XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1.1.- Gaur egun gizakia geien bat urietan bizi da, baserri bizitza urritu dalarik Uriak agintzen dau politikan, kulturan, ekonomian, artegintzan etabar.
Gure uriburuak,
Urien sortzean tokiaren erosotasuna, garrantziak edo ekonomia arrazoiak agindu euen.
- Uri sortzeen arrazoiakBizkaiko uriak Bizkaiko Jaunek jaso euezen, eta Gipuzku, Araba eta Nafarroako uriak erregeek.
Batzuk edo besteek, uria jasotzean, baimen agiria eta sorreraren zergaitia azaltzen euen.
Onela daukaguz: a) Salerosketarako sortuak: Bilbo, Donosti, Gernika, etabar.
b) Itsabide eta arrantzarako uriak: Portugalete, Motriku, Getaria, etabar.
d) Gordelekuak gudatean: Laguardia, Segura, Markina, Otxandio, etabar.
e) Done Jakuerako Bidean sortuak: Sangotza, Gares (Puentelarreina) Lizarra...
2.1.- Gipuzkuko uriak.Donostia Nafarroko erregeak jaso euan, baiña gaiñerako uriak Gaztelako erregeak.
Gipuzkuko 24 urietatik amaika XIII gizaldian jaso ziran, besteak XIVnean.
Lenitz, Elgeta, Zestua eta beste batzuk, galdu egin daue garrantzia.
Bizkaiko uriak dira azken izendatu zirenak, XIV gizaldian geienak, mapan ikus zeinkenez.
Itsaldeko zazpi uriak, uri sortu baiño leenagoko arrantza ekiñean darraie.
Arabako urietatik batzuk Nafarroko erregeak izendatu euazan XII gizaldian:
Geienak gordelekurako jaso zirenez, ez ziran azi geroko gizaldietan, Gazteiz izan ezik.